Latires - Nisa Goiburu
#Irudia

Urriak 3 - abenduak 8

Gaurko presaren eta deskonexioaren garaian, Nisa Goibururen Latires erakusketak etenaldi eta gogoeta egiteko tartea irekitzen digu, naturarekiko eta unibertsoarekiko dugun loturaz hausnartzeko. Gure izatearen sustrai intimo eta funtsezkoenarekin berriz topo egiteko desiotik sortzen da, kosmosaren konpas ezkutuan dardaratzen duen horrekin. Poesia eta pintura uztartuz, Goiburuk esperientzia sentsorial bat ehuntzen du, oroitaraziz bizitza modernoaren aurrerapen eta distrakzio guztien gainetik lurrarekin eta haren erritmoekin banandu ezinak garela. Izenburuak bizi guztia zeharkatzen duten taupadak dakartza gogora: giza bihotzaren taupada, haizearen xuxurla, itsasoaren olatua, landareen hazkundea edo urtaroen ziklo eternoa. Horietako bakoitza konexioaren dei bat da. Horrela, erakusketak taupada sakon horiek entzun eta berriz ere naturarekin, beste izakiekin eta bizitzarekin bat egitera gonbidatzen gaitu.

Nisa Goiburu. Latires erakusketaren aurkezpena
Nisa Goiburu. Hastapenak
Nisa Goiburu: teknikak
Nisa Goiburu: inspirazioa