Datorren astelehenean ospatuko da, irailaren 29an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamenduak antolatuta, Gipuzkoa plazako GUNEA aretoan.
Izango diren hitzaldien izenburuak hauexek izango dira: "Osasun mentala krisi klimatikoaren garaian" (Mercé Conangla), "Osasuna, elikadura eta ingurune osasungarriak" (Vicente Domingo eta Idoia Labayen), "Komunitate jasangarriak: giza zaintzarako eta zaintza ekologikorako sareak" (David Gutiérrez eta Ilargi Gardeazabal), "Naturaren eta garapen emozionalaren arteko lotura haurtzaroan" (Paola Bernal eta Heike Freire), "Dolu ekologiko edo klimatikoan bizitzea" (Elisabet Ros eta María Dolores Gómez) eta "Artea, natura eta sendaketa" (Jaime López).
Horiez gain, Felix Zubia Donostiako ospitaleko ZIUko buruak inaugurazio-ponentzia eskainiko du eta José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko diputatuak irekiera instituzionala.
Jardunaldia irailaren 29an izango da, astelehena, 10:00etatik 14:30era, eta aldez aurretik izena eman beharra dago hemen. Kontsultatu egitaraua atxikitutako dokumentuan.