Berriak

2025/2/26 Ingurumen albisteak

Kastore batzuk bi egunetan eraiki dute Gobernuak zazpi urte planifikatzen zeraman presa

Kastore batzuk oso pertsonaia ezagunak bihurtu dira azken egunotan Txekiar Errepublikan, eta, aldi berean, barregarri utzi eta zalantzan jarri dituzte Gobernuak ingurumenaren kudeaketan egiten duen lana, zehazki ibaiena, eta burokraziaren arazoa.

Izan ere, Radio Prague Internationalek azaldu duenez, inguru horretan bizi diren zortzi kide inguruko kastore europarren kolonia batek bi egun eskasetan presa bat eraikitzea lortu du, tokiko gobernuak zazpi urte inguru planifikatzen zituen hezegune bat egokitzeko balio duena. Hala baieztatu du Natura eta Paisaia Babesteko Txekiar Agentziak (AOPK).


Informazio gehiago