Glosariak ekimeneko bideo-sorta berri honetako laugarren bideoan, azken boladan asko entzuten den kontzeptu bat azalduko dizegu: Garapen Jasangarrirako Helburuak.
«Aurre egin beharreko arazo larrienei erantzuteko ekintza-plana da, hala nola goseari, pobreziari, ingurumen-degradazioari edo klima-aldaketari», halaxe azaldu digu ondorengo bideo honetan, Leire Sarobe Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren eta Klimaren Behatokiko arduradunak.