Baso jangarriaren oinarriak [gazteleraz]
2026/03/10 <> 2026/06/09 (16:45-18:45) (Castellano) Ikastaroak eta taillerrak

Baso jangarriaren oinarriak [gazteleraz]

Ingurumen Baliabideen Etxea

Baso jangarria basoetan inspiratutako bioaniztasun handiko landare, zuhaitz eta beste hainbat elementuk osatzen duten agroekosistema bat da. Espezie ezberdinentzat bizileku eta elikagaiak sortzen badira ere, orokorrean gizakiontzako baliagarriak diren espezieak dute presentzia esanguratsua. Azalpen teoriko eta praktika konkretuen bitartez, espazioaren diseinua, honen mantenua, basoaren auto-ongarriketa deszentralizatua, landare eta animalien espezieen segida naturala, esku tresnen erabilera, haziak, landareen biderkatzea eta beste hainbat gauzatan trebatzeko aukera izango dugu.

Informazio gehigarria

Lekua: Intxaurrondo Kulturetxea

Prezioa: 90 €

Inscripciones: www.donostiakultura.eus

Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 31.

Asteartero.

Beste aktibitateak
2026-06-23

[ERAKUSKETA]: Natura ere bagara

Zerrendara itzuli