AKIRA, Katsuhiro Ôtomo. 1988, 124 min. JAP
2025/07/18 (22:30) (Castellano) Proiekzioak

AKIRA, Katsuhiro Ôtomo. 1988, 124 min. JAP

Ingurumen Baliabideen Etxea

2019. urtea. Neo Tokyo Hirugarren Mundu Gerran suntsitutako antzinako japoniar hiriburuaren hondakinen gainean eraikitako hiria da. Japonia kolapsora iristekotan dagoen herrialdea da, krisi politiko etengabeak pairatzen baititu. Zientzialari talde bat, Japoniar Armadaren aginduz, botere psikikoak gara ditzaketen pertsonak topatzeko esperimentu batean lanean dabil: botere psikiko horri "erabateko boterea" deitzen diote. Istorioko protagonista Kaneda izeneko gaztea da, motozale talde bateko buruzagia. Beste motozale talde batekin duten borrokaldi batean, haren lagunik onena den Tetsuok istripu larri bat jasan eta instalazio militar batera eramango dute. Bertan, zientzialariak erabateko boterearen jabea dela ohartuko dira. Baina Tetsuo ez da zientzialarien esperimentugaia izatera mugatuko, eta lasterrera munduak inoiz ikusi duen mehatxu handiena bilakatuko da.

Informazio gehigarria

Lekua: Salvador Allende parkea (Bidebieta)

Zikloaren izenburua da:
Udako Ingurumen-Zinema Zikloa Parkean. 
NATURAREN 4 ELEMENTUAK: LURRA, AIREA, URA ETA SUA.

SUA (Esta película se engloba en el apartado SUA)