Oso pozik gaude Bihotz Inguruko lagunek beraien txangoa Ulian egingo dutelako. Bidelagun paregabeak dira basoak eskaintzen dizkigun aukera guztiak zukutzeko eta naturarekin harremanak bereziki haurrengan dituen onurak gureganatzeko. Oraingo honetan gainera, ipuinen magiaz gozatu ahal izango dugu txangoaren amaierako saio berezi batekin, basoan murgilduta gaudela bertako izakiak protagonista izango dituzten istorio eta ipuinen kontakizunak entzun eta udari ongietorria eginez. Ez ezazue aukera galdu!