Oporrak naturaz blai!
2025/03/24 (11:30-13:00) Eventos

Oporrak naturaz blai!

Uliako Interpretazio Zentroa

Udaberriarekin batera natura esnatu egin da eta gertu ala urruti, gora ala behera, ezker edo eskuin... begiratzen dugun lekura begiratzen dugula kolore, forma eta tamaina desberdinetako bitxikeriak aurkituko ditugu. Begiratzen jakitea besterik ez dago! Jantzi zuen artista-naturzale betaurrekoak eta zatozte Uliako biztanle bereziei buruzko bitxikeriak ezagutzera!

> Apirilak 17
Xarma labanda:
 Izpilikuak badu bere boterea: gure zentzumenak piztea eta baretasunarekin konektatzea ommmmm! Eraman zurekin elkarrekin egingo dugun zakutxoan eta erein hazitegi eramangarrian etxean hazten ikusteko!

> Apirilak 18
Enararen abenturak:
 Udaberriarekin batera bueltatzen dira enarak eta beraien lagunak gurera. Aranzadiko lagunek beraien sekretuak kontatuko dizkigute eta beraiek bezala habiak egiten ikasiko dugu!

> Apirilak 19
UliaOK: 
Ulia ezagutu, zaindu eta maitatu! Hori da gure leloa eta froga desberdinak gaindituz denok bihurtu gaitezke naturaren zaindari!

> Apirilak 20
Oasi bat basoan?:
 Denok dakigu oasiak basamortuetan daudela baina Ulian badugu oasi berezi bat. Norentzat ote da? Pista bat: gure baso eta larreetako bitxi hegalarientzat. Zatoz gurekin oasia kolorez betetzera eta eraman udaberri kutsua zurekin!

> Apirilak 21
Loreontzi banda:
 A zer usaian! A zer kolorea! Bizipoza ematen digute basoko loreek eta hauek arduraz jaso eta frexko mantentzeko pertsonaia xelebre bilakatuko ditugun loreontziak egingo
ditugu.

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

Izen-emateak hemen.

Adina: + 5 urte.