Udaberriko arte laborategia
2025/05/18 (11:00) Ikastaroak eta taillerrak

Udaberriko arte laborategia

Ingurumen Baliabideen Etxea

Naturan oinarritutako tailer artistikoa. Urtaro bakoitzak eskaintzen dizkigun elementuak baliatuko ditugu gure obrak sortzeko.Udaberrian oihal eta paperezko estanpazio naturala landuko dugu, hosto freskoak, sustraiak, zuhaitzen azalak, loreak eta intsektuak erabiliz gure kolore-paleta sortzeko, eta osasunerako edo ingurumenerako kaltegarriak diren produktu kimikoak erabili gabe. Ehunak tindatzeko materialik onenak zeintzuk diren eta nola prestatzen diren ikasiko dugu. Amaitzeko, parte-hartzaile bakoitzak bere oihal-poltsa landareekin tindatuko du.

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Enea

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen.

Prezioa: 2 €-ko fidantza (info +)