Makurdura leuneko pasealeku lasai bat da, abeldar sastraka batek zedarritua eta bankuz hornitutako behatokiak dituena. Altueran hego-mendebaldeko baso ibar bat inguratzen du, non zuhaitz eta zuhaixka begetazioko nahasketa heterogeneo bat elkarrekin bizi den. Eremu urbanizatutik hurbilen dagoen zonan espezie aldetik aniztasun handia ageri da, besteak beste, itsas pinuak, erramuak, lizarrak, milazkak eta, are, Panpako lezka exotikoko zenbait zuhaitz. Haatik, magalaren azpiko zonan planta handiko zuhaixka eta zuhaitz autoktono ugari dituen zuhaizti eder bat mantendu da, non, besteak beste, haltzadiak, haritzak eta sahats hauskarak ageri diren.
Ohikoa da pasealekuan jostari dabiltzan karnaba talde txikiak eta zapelatz arruntak edo belatzak aurkitzea, landareen artean ezkutatzen diren karraskari iheskorrek erakarrita zalantzarik gabe.
Parkearen erdialdean, landarediaren oparotasunean gordeta, Mariene izenarekin ezagutzen zen antzinako baserri zahar baten aiurriak daude.