Larres

Eremu natural zabal hori berriki egokitu egin da, amiantoa atzeman ostean egindako kostu handiko kutsadura gabetzeko prozesu baten ondotik. Gaur egun, parkea ekialderantz irekitako ibar zabal bat da. Bertatik Jaizkibel eta Aiako Harriaren erliebe menditsuen ikuspegi paregabeekin goza daiteke. Ongi zolatutako xendra zabalen sare bati esker haltzadi, haritz eta gerezi ondoen landaketak zeharkatu daitezke, ohikotasunez pareko magalean bazkatzen duten ardi eta zaldien begirada axolagabeen aurrean. Goialdean piknik eremu bat instalatu da mahai eta bankuekin, atseden hartu eta solasean aritzeko.

Haren ondoan, paisaiaren gainetik  nabarmenduz, tamaina handiko zuhaitz metalikoen kontzeptuzko irudikapenei esker glizinak gora egin dezakete horietan zehar, esekitako loreen beren sail  ikusgarriak hedatzeko.

Fitxa Larres