Oroimenaren lorategia

Ekialdeko lorategi espiritualetan inspiratuta, parkea elkarbizitza, errespetu, berraurkitze eta bakearen leku sinboliko modura dago egina, patxada eta norberaren barnerapenerako giro bat sortuz, gerra, indarkeria eta terrorismoaren biktima guztiak omentzeko. Landarez beteriko mendi bizkar ugarik elkar bihurritzen dute, modu horretan kiribil bat eratuz, isiltasunak azpiratzen duen erdiko zelai bat babestuz.

Paisaian hostotzaren kolore berdea eta loreen zuria dira nagusia, arretaz  hautatuak izan direnak urtean zehar mailakatuta lora daitezen. Aldirietan urki eta sekuoien zuhaizti soil bat dago, erdiko muinoan magnolioak eta gereziondoak, eta  eremu osoan zehar sakabanatuta aranondoak eta udareondoak ugariak dira. Multzoa osatuz, anemona, agaphantus eta annabelle barietateko hortentsia sailak.  Parkearen iparraldera Iesu eliza dago, estilo modernokoa eta diseinu minimalistakoa, Rafael Moneo arkitektoak proiektatua.

Fitxa Oroimenaren Lorategia