Aiete (+ ibilbidea)

Hiriko zona garaietako batean kokatuta, Aieteko jauregiaren inguruko lorategietan guztiak edertasun natural barea inspiratzen du. Hiriko beste parke historiko batzuk bezalaxe, hau ere Pierre Ducassek diseinatu zuen XIX. mendearen amaieran, kasu honetan, Baileneko Dukeen enkarguz.

Eremuan zuhaitz bilduma  aberasgarria dago ikusgai, ehun espezie eta barietate ezberdin baino gehiagorekin, horietako zenbait egiaz bitxiak. Goialdean urmaela dago, non beltxargek  dotoreziaz egiten baitute igeri dortokek eguzkipean lo kuluxka egiten duten bitartean. Bertatik errekasto bat sortzen da haitzulo artifizialare gainean turrusta  bilakatzen dena, eta ibar batetik beherantz jarraitzen du, ur bilduak eta ur-jauzi txikiak eratuz. Lorategiek inspirazio erromantikoa ageri dute argi eta garbi, eta  larreen artean sakabanatutako lore multzoz horniturik daude, bizitzaren ikuskeran esertzeko aproposak. Onibarrean, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea hartzen  duen jauregi neoklasikoa ez ezik, kultura erabilerara bideratutako beste hainbat eraikin daude.

Fitxa Aiete