Santa Klara uharteko Hezkuntza Eskaintza

#Argazkia irla

Santa Klara uhartea, txikia den arren, oso espazio interesgarria da naturari dagokionez, eta, gainera, ondare historiko eta kultural garrantzitsua du. Hori guztia dela eta, Kontxako badiaren erdian kokatuta dagoen enklabea oso leku berezia da, xarma eta nortasun handikoa. Hori dela eta, Cristina Iglesias artista donostiarrak uharteko itsasargia aukeratu zuen bere Hondalea obraren kokaleku gisa. Proiektu horren helburua da gure ingurunea babesteko beharraz jabetzea.

Cristina Enea Fundazioak, Fundación "la Caixa"-rekin batera, hezkuntza-eskaintza honetan zehazten diren jarduera didaktikoen bidez, ikastetxeei eta talde sozio-kulturalei hezkuntza-tresna sorta bat eskaini nahi die, gune berezi hori eta bertan biltzen diren edukiak gehiago ezagutzeko eta horietaz gozatzeko. Jarduera guztiak euskal curriculumaren arabera diseinatu dira, hezkuntza-osagarri gisa balio izan dezaten irakasleen zereginerako, eta metodologiak eta helburuak ikasleen heziketa-zikloetara egokituta daude.

Jarduerak ingurumena errespetatuz egingo dira, adierazitako bideak erabiliz, flora eta faunari kalterik eragin gabe, eta sortutako hondakinak gurekin ekarriz.


Jarduerak 2024ko maiatzaren 13tik ekainaren 30era eta irailaren 16etik urriaren 31ra arte egin ahalko dira.

Hezkuntza Eskaintza honetan jasotako jarduerak doakoak dira, baina ez dute barne hartzen uhartera joan-etorria egitearen kostua. Cristina Enea Fundazioak garraioa ere kudeatuko du, baina zerbitzua zuzenean ordainduko zaie Motoras de la Isla enpresari (jarduerak Hezkuntza Eskaintza honen bidez erreserbatzen dituzten taldeentzako prezio bereziak). Kontsultatu, erreserba egitean.

Fundación "la Caixa"-k garraio-bekak eskaintzen ditu gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden taldeentzat. Erreserba egitean galdetu.

Informazioa eta erreserbak: 943483500 (luz. 9719) / [email protected]

Eskuratu Santa Klara irlako Hezkuntza Eskaintza ondorengo irudian sakatuz.

Proiektuen zerrenda ikusi