HidroLogikak

Mapek funtsezko eta ezinbesteko papera betetzen dute zibilizazioaren oinarrietako bat bezala. Lurraren azalerarekin lotutako jarduera asko ezingo lirateke gauzatu mapa baten laguntzarik gabe. Besteak beste, errepideen eraikuntza, basoen kudeaketa, lurraren erabilera eta plangintza eta jabetza edo nabigazioa.

Mapa kartografiko eraginkorrak sortzea funtsezkoa da planetak gaur egun dituen ingurumen-aldaketen aurrean irtenbideak aurkitzeko. Datuak biltzeko gaitasun bikainekin eta urruneko detekzio-sistemen eta informazio geografikoaren ahalmen analitikoarekin batera, kartografiak, kasu askotan, arazo horiei irtenbideak aurkitzeko gakoa ematen du.

HidroLogikak2020 programak mapak, kartografia zehazki, planteatzen ditu Urumea ezagutzeko beste tresna bat bezala. Gure inguruan ezarri ziren lehenengo kokalekuen garaietatik, inguratzen gaituzten elementuak mugatzea, markatzea, identifikatzea... ezinbesteko beharra izan da hainbat arrazoiren aurrean: lurraldearen eta bertako uren kontrola, estrategia militarra, ibaiaren kolokatzea, arroilen kontrola, hiri-plangintza, larreen eta basoen kudeaketa...

Mota guztietako publikoentzat pentsatutako programazio honek gai honi helduko dio eta batzuetan modu maltzurrean inguruan dugun espazioa kontrolatzeko beharraz eta erabilgarritasunaz gogoeta egin dezagun saiatuko da.

Proiektuen zerrenda ikusi