Sarritan badirudi naturaren zikloak eta bertan gertatzen diren aldaketak geldoak eta hautemanezinak direla. Hala ere, begiratzen jakitea besterik ez da behar, eta pazientzia-dosi txikiak gure inguruan mundu aldakor bat aurkitzeko.
Cristina Enea Fundaziotik hilabetez hilabete erakutsi nahi dizkizuegu gure ingurune hurbilean, zehazki gure parkean, Cristina Enean, gertatzen diren aldaketak.
Hemendik kontsultatu eta deskargatu ditzakezuen landa-fitxei esker, parkeko fauna eta floraren etengabeko aldaketen lekuko izango zarete. Otsailarekin hasiko gara, egunik labur eta hotzenak dituen urteko hilerik iheskorrenarekin. Orokorrean, negua lozorro-garaia izaten da naturan, eta aktibitatea gelditu egiten da. Hala ere, mundu oso bat eskaintzen digu gozatzeko, ongi babestu besterik ez da egin behar haren bila irteteko.
Koaderno honekin Cristina Eneako parkeko hilabete honetako protagonistetako batzuk ezagutzea proposatzen dizuegu.