Eskolen txokoa

Cristina Enea Fundazioaren hezkuntza eta sentsibilizazio programak oro har herritarrei zuzenduta badaude ere, arreta berezia eskaini nahi diegu ikastetxeei bideratutako ekimenei. 

Horregatik, modu erraz batean eskura eduki ditzazuen, atal honetan bildu ditugu. Bertan aurkituko dituzue gure ekipamenduetan eskaintzen ditugun jarduerak, eskoletan bertan egin daitezkeen proiektuak, bai eta zuen kabuz inguruko natur eremuetan egiteko diseinatu ditugunak ere.

Zuen beharren neurrikoak aukeratu eta gurekin batera zuen ikastetxe eta ikasketak naturaz zipriztintzera animatzen zaituztegu!

 

Proiektuen zerrenda ikusi