Europar Batasunak gehien kutsatzen duten auto erabiliak ingurumen-erregulazio lasaiak dituzten herrialdeetara esportatzen ditu. Horixe da Ignacio del Rosal Oviedoko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko Saileko irakasleak gidatutako ikerketa baten ondorio nagusia. Ikerketak erakusten duenez, Europak trantsizio energetikoan aurrera egiten duen bitartean, errekuntzako ibilgailuen desplazamendua garapen bidean dauden herrialdeetara, bereziki afrikarretara, mehatxu bihur daiteke munduko krisi klimatikoaren testuinguruan.
Del Rosalek, hori saihesteko, nazioarteko araudi-estandarrak bateratzea, kalitate txikiko esportazioak debekatzea eta txatar bihurtzeko eta mugikortasun jasangarrirako planak sustatzea proposatu du.
Lana "Journal of Environmental Planning and Management" aldizkarian argitaratu dute. Del Rosalek azpimarratzen du herrialdeen arteko ingurumen-politiken eskakizun-mailan dauden aldeek eragina dutela Europar Batasunetik (EB) munduko gainerako herrialdeetara 2017an eta 2023an egiten diren auto erabilien esportazioen fluxuan.
Informazio gehiago