Berriak

2024/10/3 Ingurumen Baliabideen Etxea

Añarbeko urtegia eta bertako ingurune paregabea ezagutzeko irteera

Añarbeko Urak-en eskutik, Cristina Enea Fundazioak bisita gidatua antolatu duurriaren 13am, igandea, Añarbeko urtegira eta bertako ingurune ederrera, uraren zikloko faseen kudeaketa ezagutzeko. Jarduera euskaraz izango da. Izen-emateak irekita.

Bisita horretan Añarbeko presan egiten diren instalazioak eta maniobrak ezagutuko ditugu, Gipuzkoako biztanleriaren % 44 urez hornitzen duena. Gainera, azpiegitura horiek klima-aldaketaren ondorioei nola aurre egiten dieten jakingo dugu, arro hidrografikoa kontserbatuz, ur-hornidurako sistema horien erresilientzia handitzeko. Gainera, bertatik bertara gozatu ahal izango dugu inguratzen duen paisaia ederraz, eta hobeto ezagutu ahal izango dugu natura- eta paisaia-balio handiko espazio hori, non basoa eta ura elkartzeak ingurune pribilegiatua sortzen duen.

Iban Zubeldia Añarbeko Urak-eko Komunikazio Zerbitzuko buruak azaldu duenez, "bisita gidatuetara etortzen direnek erantzun ahal izango diete geure buruari egiten dizkiogun galdera askori, hala nola, presatik zenbat ur ateratzen den une bakoitzean, zer den emari ekologikoa eta zertarako balio duen, urtegiak nola funtzionatzen duen eta uholdeak izateko arriskua dagoenean zer erabaki hartzen diren".

Bisiten prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako eta fidantza hori jarduerara joan diren pertsonei itzuliko zaie, amaitutakoan, Saretuz sareko saltokietan erosteko bono gisa.


Bisita gidatuetarako autobusa 10:00etan aterako da Renfe-ren Norteko geltokiaren parean dagoen markesinatik. Itzulera, berriz, 14:00ak aldera.