Berriak

2026/8/19 Cristina Enea Fundazioa

\'Liburu arteko piknika\' ekimenaren laugarren edizioa Cristina Enean

Liburu arteko piknika ekimenaren edizio berri batean hartuko du parte Cristina Enea Fundazioak datorren abuztuaren 30ean, igandea, "inoiz ez da goizegi ingurumenaz haurrekin hitz egiteko" lelopean. Topaketaren laugarren edizioak haurrak inguruaren zaintzara eta hiriko ondare berdera hurbiltzearen garrantzia indartzen du.


Cristina Enea parkeko jauregiaren ondoko belardian, 0 eta 5 urte bitarteko haurrek, guraso edo helduez lagunduta, liburuez, errimez eta abestiez gozatu ahal izango dute, biodibertsitatera eta ingurunearen balio kulturalera hurbiltzen diren bitartean. Jarduerak irakurketa, jolasa eta ingurumen-sentsibilizazioa uztartzen ditu parkeko gune enblematiko batean.

Antolaketa eta helburua
Topaketa Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak, Cristina Enea Fundazioak eta Mestiza Elkarte Artistiko eta Soziokulturalak antolatu dute. Literatura, kultura eta esperientzia partekatuaren bidez, jardunaldiaren helburua da hiriko berdeguneak zaintzen dituzten pertsonen lana eta natura bera errespetatzearen eta aitortzearen garrantzia transmititzea haurrei eta haiekin doazen helduei.

Jardunaldiaren garapena
Ekitaldia 11:00etan hasiko da, liburu, errima eta abesti saio batekin, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Irakurketaren ondoren, familiek etxetik ekarritako hamaiketakoa partekatuko dute, giro lasaian eta naturaz, ondarez eta liburuz inguratuta. Topaketa 13:00etan amaituko da.

Edizio hau Donostia Kulturak eta EUReadek babesten dute.


Irudia: Paula Arbide.