Berriak

2026/4/7 Urgulleko Natur Txokoa

Jarduera bereziak eta eskulanak Urgulleko Natur Txokoan

Udaberriko oporraldian zehar Urgull mendiko Natur Txokoak haur eta gazteei zuzendutako egitarau zabala eskaintzen ari da. Jarraian zehazten dizkizugu hurrengo ekitaldiak.


Airearekin jolasean
> Apirilak 7 - Airearekin jolasean [5-10 urte]
17:00etan Urgulleko Natur Txokoan

Jarduera honetan airea zer den eta bere garrantziaz jabetzea bilatzen dugu, saiakera eta esperimentu desberdinen bidez. Airearekin jolasteko aukera ere izango dugu baita ere, koloretako parakaidas handi bat erabiliz eta airez betetako puxikekin. Tailerrari amaiera emateko plastikozko poltsak berrerabiliz kometa dotore bat egiteko aukera izango dute familiek elkarrekin.

Altxor ezkutuaren bila
> Apirilak 8 - Altxor ezkutuaren bila [5-10 urte]
17:00etan Urgulleko Natur Txokoan

Orain dela urte asko eta asko pirata abenturazale bat iritsi zen Urgull mendira bere etsaiengandik ihes egiten. Bere tipulazioarekin batera mendi eder honetan babestea erabaki zuen, eta bertan, baso eta arroken artean, bizileku lasaia aurkitu zuen. Kondairak dio Itsaso Motots Urdin kapitain piratak bere altxorrik handiena hemen ezkutatu zuela. Bilatuko al dugu elkarrekin?

Jarduera horiez gain, Natur Txokoa egunero irekita dago Zaharrak berri, berrerabili edota Artistak naturan bezalako tailer eta eskulan-ekintzak egiteko, ondorengo ordutegian:

  • Astelehenetik ostiralera: 16:30 – 18:30.
  • Larunbat eta jai-egunetan: 11:00 – 13:30.

Natur Txokoa egunero irekita egongo da igandera arte, apirilak 12.