Pablo Ugartetxea (Bilbo, 1967) artistak amaiera emango dio datorren igandean, martxoak 15, iragan abendutik Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ikusgai dagoen etorkizun distopikoei eta klima aldaketari buruzko erakusketari. Orain arte, 2.000 pertsona baino gehiago igaro dira erakusketatik, egunero, batez beste, 24.
Donostiarrek MAREA VIVA – UR HANDIAK erakusketa bisitatzeko aukera izango dute aste honetan, martxoaren 15ean, igandea, behin betiko itxi baino lehen. Pablo Ugartetxea artista bilbotarraren erakusketa, paper edo egur gainean teknika mistoan egindako ehun lan baino gehiagoz osatua, zurez, kartoiz eta formatu handiko argazkiz egindako hiru eszenatokiz gain, kontzientzia kolektiborako deia eta gure erabakiek ingurunean duten benetako eraginari buruzko hausnarketa da.
Erakusketak ikuslea klima aldaketaren eta neurrigabeko urbanizazioaren inpaktua islatzen duten eszena apokaliptikoekin aurrez aurre jartzen du, suntsiketa eta birsortze zikloari buruzko hausnarketa sakona egitera gonbidatuz, eta koexistentzia iraunkorra posible izango den etorkizuna iradokiz.
Horrela, ikuspegi artistikotik, gizakia eta ingurune naturala adiskidetzeko aukerari buruzko begirada kritiko eta itxaropentsua proposatzen da. Ikuspegi hori, non naturak leku nagusi bat hartzen duen, konstante bat da artista bilbotarraren lanean, batez ere itsasoaren eta ozeanoen erabilera bere lanetan, non tsunamiaren figura gizakiak bere ingurune naturalean duen eraginari buruz eta, aldi berean, naturak hiri-ingurunean duen eraginari buruz hausnartzera gonbidatzen duen metafora bat den.
Irekita egon den hilabeteetan 2.046 pertsonak bisitatu dute erakusketa, batez beste 24 bisitari izan ditu egunean.
Aste honetan hauxe izango da bisita-ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:30 – 18:00
Larunbata: 10:00 – 14:00 / 15:00 – 19:00
Igandea: 10:00 – 14:00.