Berriak

2025/7/14

Uztailak 14-20. Cristina Enea Fundazioaren asteroko jardueren laburpena

Cristina Enea Fundazioaren udako agendan jasotako hainbat jarduera didaktikok girotuko dute uztaileko hirugarren astea, Cristina Enean, Ulian eta Urgullen. Kontsultatu jarduerak jarraian. Izen-emateak irekita.


Uztaileko hirugarren astea ekitaldi ugariz beteta dator, mota guztietako ikusleen gozamenerako. Jarraian, horiek guztiak zehazten dira. Jarduera hauez gain, egunero eskulanak eta tailerrak egiteko aukera dago bai Ulia Interpretazio Zentroan, bai eta Urgulleko Natur Txokoan. Era berean, uda osoan zehar Cristina Enean bi erakusketa daude ikusgai (Intsektuak eta Hari gorria izenekoak) eta Ulia Interpretazio Zentroan beste bat (Natura ere bagara).

Eguna: uztailak 15, asteartea
Ordua: 17:00ak.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Izenburua: Urgull zentzu handiz (+5 urte)
Deskribapena: Ibilbide honetan, zentzumenak erabiliko ditugu orain arte gure aurrean oharkabean geratu diren landare eta animalien ezaugarriez ohartzeko. Ibilbidean zehar topatzen ditugun zuhaitzak eta landareak modu ezberdinean aztertzen dira, horien ezaugarriak ikusteaz gain, usainetan, enborren eta fruituen ukimenean erreparatuz.


Eguna: uztailak 16, asteazkena
Ordua: 17:00ak.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Izenburua: Kriskitin kraskitin (+5 urte)
Deskribapena: Berrerabilitako materialarekin kriskitinak eraikiko ditugu, kantuan aritzeko eta baita euliak uxatzeko ere. 


Eguna: uztailak 18, ostirala
Ordua: 22:30ak.
Lekua: Salvador Allende parkea (Bidebieta)
Izenburua: Aire zabaleko udako ingurumen-zine zikloa: “Akira”
Deskribapena: 2019. urtea. Neo Tokyo Hirugarren Mundu Gerran suntsitutako antzinako japoniar hiriburuaren hondakinen gainean eraikitako hiria da. Japonia kolapsora iristekotan dagoen herrialdea da, krisi politiko etengabeak pairatzen baititu. Zientzialari talde ba, Japoniar Armadaren aginduz, botere psikikoak gara ditzaketen pertsonak topatzeko esperimentu batean lanean dabil: botere psikiko horri “erabateko boterea” deitzen diote. Istorioko protagonista Kaneda izeneko gaztea da, motozale talde bateko buruzagia. Beste motozale talde batekin duten borrokaldi batean, haren lagunik onena den Tetsuok istripu larri bat jasan eta instalazio militar batera eramango dute. Bertan, zientzialariak erabateko boterearen jabea dela ohartuko dira. Baina Tetsuo ez da zientzialarien esperimentugaia izatera mugatuko, eta lasterrera munduak inoiz ikusi duen mehatxu handiena bilakatuko da.


Eguna: uztailak 19, larunbata
Ordua: 11:00ak.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Izenburua: Parketik parkera.  (gazteleraz). 4-10 urte arteko umeak dituzten familiak
Deskribapena: Hiriko-parkeek funtsezko zeregina dute hirien eta bertako biztanleen ongizatean, berdeguneek lasaitzeko tokia eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzen baitigute hormigoiz estalitako hirietan bizi eta lan egiten dugunoi. Parketik parkera ekimenak, Donostiako parkeak hobeto ezagutzera eta haietaz gozatzera gonbidatzen zaitu. Horretarako, irteera hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu eta txokorik ederrenak esploratzeaz gain, familian jolasteko tartea ere izango dugu.


Eguna: uztailak 19, larunbata
Ordua: 11:00ak.
Lekua: Loiolako Latsarien plazako ontziralekua
Izenburua: Urumean paseoa kanoan
Deskribapena: Loiolako Latsarien plazatik abiatuta, Urumea ibaiaren ertzetan, ibaia kanoetan zeharkatuko dugu, bi ordu inguruko jaitsiera eta igoerako ibilbidean. Urumea ibaia bere uretatik zeharkatzeko aukera, arraunean eta ibilguaren aldaketak behatuz.


Eguna: uztailak 19, larunbata
Ordua: 11:30ak.
Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa
Izenburua: Josi eta loratu
Deskribapena: Haurrentzako tailer honek oihalezko loreak eskuz jostearen artea deskubritzera eta papera lore apaingarri bihurtzera gonbidatzen ditu txikienak, sormena erabiliz eta materialen berrerabilpenaren bitartez ingurumenarekiko ardura sustatuz. Zatoz Uliara zure eskuekin loratzera eta planeta zaintzera!


Eguna: uztailak 20, igandea
Ordua: 11:00ak.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa
Izenburua: Parketik parkera.  (euskaraz). 4-10 urte arteko umeak dituzten familiak
Deskribapena: Hiriko-parkeek funtsezko zeregina dute hirien eta bertako biztanleen ongizatean, berdeguneek lasaitzeko tokia eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzen baitigute hormigoiz estalitako hirietan bizi eta lan egiten dugunoi. Parketik parkera ekimenak, Donostiako parkeak hobeto ezagutzera eta haietaz gozatzera gonbidatzen zaitu. Horretarako, irteera hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu eta txokorik ederrenak esploratzeaz gain, familian jolasteko tartea ere izango dugu.