Garuna eta klima-aldaketa. Kaliforniako Historia Naturalaren Museoko Jeff Morgan Stibel zientzialariak egin duen ikerketa batek lotura harrigarria aurkitu du klimaren aldaketaren eta giza garunaren tamainaren murrizketaren artean.
Stibelek azken 50.000 urteetako 298 espezimetako fosilak aztertu zituen, tenperaturaren, hezetasunaren eta prezipitazio globalen erregistro naturalekin batera, ingurumen-aldaketek sistema neurologikoan eta, ondorioz, gizakien portaeran duten eragina ulertzeko. Stibelek lehenago ere aztertu zuen garunaren uzkurdura, eta fenomeno horren kausak aurkitu nahi zituen.
Zientzialariek lau taldetan banatu zituzten fosilak adinaren arabera, lau tarte desberdinetan: 100 urte, 5.000 urte, 10.000 urte eta 15.000 urte. Jarraian, laginetan ikusitako aldaketak lau erregistro klimatiko desberdinekin alderatu zituzten.
Informazio gehiago