Berriak

2025/2/6 Urumeako Atlas Emozionala

Urumeako Atlas Emozionalaren inkesta betetzeko epea otsail osora zabaldu da

Cristina Enea Fundazioak beste hilabete batez luzatu du www.atlasurumea.eus webgunean inkesta betetzeko epea. Helburua da ahalik eta informazio gehien biltzea herritarrek Urumea ibaiari buruz dituzten emozio, oroitzapen eta bizipenei buruz.

Urumeako Atlas Emozionala proiektu bat baino askoz gehiago da: Donostiako herritar guztiei irekitako gonbidapena da, Urumea ibaiarekin dugun harremana ehundu duten historian, emozioetan eta bizipen partekatuetan murgiltzeko. Biztanleen lankidetza aktiboaren bidez, proiektu honek ibaiaren inguruko memoriak eta sentimenduak jaso eta islatu nahi ditu, hiriaren garapenaren eta bilakaeraren lekuko mutu baina funtsezkoa izan baita.

Cristina Enea Fundazioak bultzatuta eta Donostia Kultura, Tabakalera eta Aranzadi Zientzia Elkartearen babesarekin, Urumeako Atlas Emozionalaren helburua herritarren parte-hartzean oinarritutako lan kultural eta artistikoa sortzea da. Atlas hau ez da datu edo istorioen bilketa soil bat, baizik eta sormen prozesu bat non bizipen pertsonalak gure hiriaren nortasuna ibaiarekin duen harremanaren bidez erretratatzen duen lan baten ardatz nagusi bihurtuko diren.

Inkesta bera ondorengo bannerrean eta ekimenari buruzko informazio guztia lotura honetan aurkituko duzu.