Berriak

2025/2/17 Ingurumen albisteak

Xaboi bihur daitezkeen hondakin plastikoak

Plastikoek eta xaboiek ez dute ia komunik izaten testurari, itxurari eta, batez ere, erabilgarritasunari dagokionez. Baina lotura bitxia dago bien artean maila molekularrean: polietilenoaren egitura kimikoa – plastikorik erabilienetako bat – xaboiaren aitzindari kimiko gisa erabiltzen den gantz-azido baten antzekoa da.

Bi materialek karbono-kate luzeak dituzte, baina gantz-azidoek atomo multzo gehigarri bat dute katearen amaieran.

Horregatik, orain, Virginia Techeko (AEB) ikertzaileek zuzendutako talde batek plastikoak birziklatzeko eta balio handiko substantzia bihurtzeko metodo berri bat garatu ahal izan du, tentsioaktiboak (surfaktanteak ere esaten zaie), xaboietan, detergenteetan eta beste produktu batzuetan erabiltzen direnak. Ikerketaren emaitzak aste honetan argitaratuko dira Sciencen. Irudia: Steven Mackay, Virginia Tech.


Informazio gehiago