Berriak

2026/5/12 Cristina Enea Fundazioa • Haziera

Tomate landare banaketa datozen egunetan hainbat lekutan

Udaberria iritsi da eta, horrekin batera, tomate-landareak gure baratzean landatzeko unea. Horregatik, eta haziak eta landareak errazago lortzeko, Cristina Enea Fundazioak, Haziera ekimenaren bidez, tokiko tomate barietate desberdinen landarea banatzeko hainbat jardunaldi antolatu ditu maiatzean zehar, Gipuzkoako hainbat lekutan.

Banaketa horien datak eta tokiak honako hauek dira:

  • Maiatzaren 16a, larunbata (12:00-14:00): Aretxabaleta
  • Maiatzaren 17a, igandea (11:00-13:00): Astigarraga (Foru enparantza)
  • Maiatzaren 18a, astelehena (18:00-19:30): Egiako azoka txikia (Iruresoro plaza, Donostia)

Aukera bikaina da, halaber, landatutako biodibertsitatearen ezagutza zabaltzeko; izan ere, bertaratzen direnek tomatea eta beste landare batzuk ereiteari eta landatzeari buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute.

Haziera ekimenaren arduradunek adierazi dutenez, banaketa-jarduera horiek "erabateko arrakasta" izan ohi dute, landare eta hazitegi guztiak oso denbora gutxian agortzen baitira; horregatik, garaiz joatea gomendatzen da. Ekintza horietan, gainera, Marc Badal Haziera ekimeneko kideak elikagaiak hazteko xehetasunak eta aholkuak ematen dizkie bertaratzen direnei.