VIII. Saretuz Topaketa Publikoa: Kontsumoa eta aisialdi arduratsua
2021/11/20 (10:00-13:30) Hitzaldiak

VIII. Saretuz Topaketa Publikoa: Kontsumoa eta aisialdi arduratsua

Cristina Enea Fundazioa Ingurumen Baliabideen Etxea

Saretuzen, Donostiako kontsumo arduratsu, kontziente eta eraldatzailearen sarean, gogoeta egiten ari dira aisialdiaren kontzeptuari eta horrek kontsumoarekin duen loturari buruz, are gehiago bizi izan ditugun garai hauetan gure aisialdia nola aldatu den ikusita, askotan sare sozialetara eta teknologiara bideratu baita, horrek beti kontziente ez den kontsumo-mota baterantz baikaramatza.

Hori dela eta, SARETUZen - Kontsumo eta Aisialdi Arduratsua VIII. Topaketa PUBLIKOA antolatu dute. Bertan, aisialdiaren kontzeptuari eta horrek kontsumoarekin duen loturari buruz elkarrekin hausnartuko dute, eta aisialdi arduratsu, kontziente eta eraldatzaileari buruzko benetako aukerak azaldu dituzte Donostian eta Gipuzkoan, hainbat arlotatik: musika, kirola, espazio publikoak, aisialdi inklusiboa, jolasak, denbora librea eta gastronomia.

Brenda Chavéz aditu ospetsuak parte hartuko du, hizlari nagusi gisa, eta kontsumoaren gakoak eta aisialdiarekin duen harremana azalduko dizkigu, baita pixkanaka Saretuzetik aurten lantzen ari diren AISIALDI arduratsua irizpidera hurbildu ere.


Brenda Chavez kontsumoan, jasangarritasunean eta kulturan espezializatutako kazetaria da. Kazetaritzan eta zuzenbidean lizentziatua da, eta Carro de Combate kontsumoari buruzko ikerketako emakumezko kazetarien kolektiboko kidea da. El País edo El Salto bezalako hedabideetan idazten du, kontsumo jasangarriaren atala zuzentzen du, Consuma Crudeza, Carne Cruda irratsaioan. Kontsumo arduratsuari buruzko liburuen egilea da: Zure kontsumoak mundua alda dezake (Península) eta argitaratu berri den Al borde de un ataque de compras (Debate).


Gainera, aisialdi arduratsuko hainbat aukera aurkeztuko dira, aisialdia gure denbora librean egiten ditugun jarduera gisa ulertuta, baina beste ikuspuntu batetik, beste balio batzuk kontuan hartuta, hala nola: jasangarria, genero-ekitatea, ikuspegi integrala eta inklusiboa, adin eta errealitate desberdinen ikuspegitik. Horregatik, esperientzien mahaian honako hauek izango dira:

  • Sheila Padrones, EMAUS Fundacion Social.
  • Aitziber Mindegia, Euskadi Quidditch.
  • Urko Ruiz, Ekirock.

Amaitzeko, Saretuz Mapa alternatiboen produktuak dastatuko dira, esperientziak partekatzeko, EKIROCK eta bere musika berriztagarriarekin girotuta.
 

Informazio gehigarria

Hizlaria: Brenda Chávez

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen ERxea

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Fidantza: 2€ (info +).