[BISITA GIDATUA] Hiriko aterpe klimatikoak: Ulia
2026/08/14 (11:00) (Euskera) Ibilialdiak

[BISITA GIDATUA] Hiriko aterpe klimatikoak: Ulia

Cristina Enea Fundazioa

Donostiako hiriak ia ehun aterpe klimatiko ditu, eta horietatik 56 parkeetan, lorategietan eta berdeguneetan kokatutako kanpoko babeslekuak dira. Gune horiek tenperatura handietatik babesten dute berorik handieneko orduetan; izan ere, ingurune horietan, landaretzak tenperaturaren igoera moteltzen du eta beroa itzal-eremuen bidez erregulatzen du.

Gainera, espazio horiek lasaitasuna eta atsedena ere ematen dute, baita naturarekin harreman hurbilagoa ere, bisitariek jaietan hiri bateko zalapartatik ihes egiteko aukera izan dezaten.

Berdegune horiek, haien aberastasun naturala eta deskonexiorako eta freskagarritasunerako gune gisa dituzten aukerak ezagutarazteko asmoz, bisita gidatu batzuk antolatu dira, abuztuaren 10etik 14ra bitartean, Donostiako bost babesleku klimatiko hauetara: Aite, Ametzagaina, Urgull, Cristina Enea eta Ulia.

Irteera hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu eta txokorik ederrenak esploratzeaz gain, familian jolasteko tartea ere izango dugu.

4 eta 10 urte bitarteko harrak dituzten familiei zuzendua

Informazio gehigarria

Lekua: Uliako aparkalekua

Izen-emateak hemen.