"Bioblitz-a jarduera zientifiko, ludiko, sozial eta informala da, ingurune natural bateko biodibertsitatea aztertu eta dokumentatzeko sortua. Goiz batez, adin guztietako pertsonek —haurrak, gazteak, helduak— naturaren esploratzaile eta zientzialari bihurtzeko aukera izango dute, ekosistema urbano eder honetan bizi diren espezieak identifikatu eta erregistratzeko aukera ematen duen mugikorretarako aplikazio bati esker. Hasieran, azalpenak eta praktika labur bat jasoko dira, eta jarduera norberak libreki egin ahal izango du. Esperientzia aberasgarriagoa izateko, bi ibilaldi gidatu eskainiko dira aditu baten eskutik: 11:00etan intsektuei buruzkoa, eta 12:30ean biodibertsitate orokorrari buruzkoa (hegaztiak, likenak, onddoak, artropodoak, landareak…)."