ONdakin - Albisteak
Plastikoa berrerabiltzeko eta birziklatzeko moduak gero eta praktikoagoak eta sortzaileagoak dira. Birziklatzeko ideiarik onenak.

Informazio gehiago

Europar Batasunean aspaldi utzi zioten hondakinak zabor izateari: helburua da hondakinek prozesu zirkular bat jarraitzea, produktu berrien fabrikazioan lehengai gisa behin eta berriz aprobetxatu ahal izateko.

Informazio gehiago

Aurkikuntza harrigarri batek kutsadura plastikoaren eskala erakusten du eta birziklapena bultza lezaketen entzimak erakusten ditu.

Informazio gehiago

2021/12/30 04:00o.

Zenbat aldiz birzikla daiteke?

Kontsumitzaileak izaki, erosten dugunak giroan dituen ondorioak ezagutu behar ditugu. Ez dago magiarik: material batzuk ezin dira mugarik gabe birziklatu, horien artean plastikoa.

Informazio gehiago

50 artelan baino gehiago aurkeztu dira, baztertuak izango diren produktuen berrerabilpenari garrantzia emanez, ikastetxeetan sustatu nahi duen arte-piezak egiteko lehen proposamenera. Gela bakoitzak obra bat aurkezteko eta istorio bat kontatzeko aukera izan du.

Informazio gehiago

Helburua produktuen berrerabilpena sustatzea da. Berrerabiltzea da hondakin deritzen baztertutako ondasunak edo produktuak berriz erabiltzea ahalbidetzen duen ekintza, eta haiek sortu zireneko erabilera bera edo desberdina ematea.

Informazio gehiago

Azaroak 22tik 26ra bitartean, "Plastikorik Gabeko Astea" kanpainaren bitartez, ikastetxeetan erabilera bakarreko plastiko eta ontzien murrizketarako sentsibilizazio ekintzak burutu nahi dira. Europa osoko ikastetxe guztiei zabaldutako kanpaina izango da.

Informazio gehiago

San Petersburgon, zaborra 'Pro Waste' Museoaren altxor bihurtu da. Jendeak hondakinei buruz duen ikuspegia aldatu eta artelan bihurtzen dituen museoa dugu.

Informazio gehiago

2019an Espainian 1.505.661 tona ontzi birziklatu genituen, atmosferara 1,67 milioi tona CO2 isurtzea eragotziz.

Informazio gehiago

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea edo UNESCOk (Nazio Batuen erakundea da) maiatzak 17 nazioarteko birziklapenaren eguna bezala izendatu du, erantzukizun handiagoa sustatzeko, herritar kontsumitzailearen ikuspegitik ez ezik, lehengaia atera eta kontsumo-ondasun bihurtzen duen horretatik ere.

Informazio gehiago

Jose Mari Rodriguez Cristina Enea Fundazioak garatzen dituen ONdakin eta Eskolan Konposta egitasmoen arduraduna da. Ikasturtean zehar makina bat saio zuzentzen ditu ikastetxeetan, ikasle zein irakasleekin, ikastetxean bertan sortzen diren hondakinak modu egokian kudeatzen irakastsiz, baina iazko martxoan dena hankaz utzi zuen Sars-CoV-2 koronabirusak.

Informazio gehiago

Azken aldian, enpresak eta kontsumitzaileak errutina ekologikoagoak txertatzen eta birziklapenaren gaiari arreta handiagoa jartzen hasi ziren, plastikoaren ekoizpena saihesteko. Joera hori hainbat esparrutan islatzen da, eta gaur egun hortzak higienizatzeko erabiltzen ditugun produktuetara iritsi da. Ohar honetan, berritasun guztiak.

Informazio gehiago

Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko ikasleek (Ane Abal, Ane Balenciaga, Ane Bernal, Leire Barros, Maria Zubiaguirre eta Borja Cajal) "Zure tuperra denontzat lagungarri" ekimena jarri dute abian. Proiektu hori Global Action Plan erakundearekin batera egin da, Gizarte Aldaketarako Herritarrak irakasgaiaren esparruan, eta horren helburua da behin betiko albal tuperren erabilera murriztea. Hain zuzen ere, ekimenak kanpuseko ikasleak animatu nahi ditu beren tuperra eramatera eta kafetegian bertan eskainitako janariarekin betetzera, ekintza hori egiten duten aldi kopuruaren arabera sariak eskainiz (3 jatordu: 1 kamiseta; 4 jatordu: 1 kamiseta tekniko eta 5 jatordu 1 jertsea)

Informazio gehiago

Denok egin behar dugu introspekzio bat sortutako zaborra tratatzeko moduari buruz

Informazio gehiago

Proiektuaren helburua da ikastetxeetan sortutako hondakinak erabat bereiztea, irakasleen, ikasleen eta senideen sentsibilizazio didaktikoaren bidez. Proiektua eskolan bertan hondakinen bilketa bereizia hobetzeko plan bat abian jartzearekin hasten da.

Informazio gehiago

Azaroak 23tik 27ra bitartean, "Plastikorik Gabeko Astea" kanpainaren bitartez, ikastetxeetan erabilera bakarreko plastiko eta ontzien murrizketarako sentsibilizazio ekintzak burutu nahi dira. Europa osoko ikastetxe guztiei zabaldutako kanpaina izango da. Gipuzkoa eta Nafarroako ikastetxeak ekitaldira animatu dira.

Informazio gehiago

Azaroak 23tik 27ra bitartean, "Plastikorik Gabeko Astea" kanpainaren bitartez, ikastetxeetan erabilera bakarreko plastiko eta ontzien murrizketarako sentsibilizazio ekintzak burutu nahi dira. Europa osoko ikastetxe guztiei zabaldutako kanpaina izango da.

Informazio gehiago

Mundu osoan txalotzen ari dira 'Rimping' katearen ekimena Tailandiako bere supermerkatuetako batean martxan jarri izana

Informazio gehiago

Eskularruak, maskarak, mantalak eta SARS-CoV-2-az babesteko beste ekipamendu batzuk erabiltzeaz gain, ontziak, manparak eta poltsak ere erabiltzen dira

Informazio gehiago

Etxebizitzetako kontsumoaren hazkundea eman da azkeneko aste hauetan. Egunerokotasunean, gure bizimoduaren arabera otordu asko etxetik kanpo egiten genituen. Lantokian, ikastetxeetan, jatetxe eta tabernetan zein gure kaleetan egunero zenbat hondakin sortzen genuen.

Informazio gehiago

Egun hauetan, koronabirus kasuaren hedapenarekin, produktu baten erabilera biderkatu da. Egunerokotasunean, kalera irteteko edo eta laneko jardunaldietan erabilera bakarreko eskularruak zabaldu dira. Maila partikularrean, ez dago protokolo ofizialik eskularru horiek pertsona indibidualengan erabiltzeko, kutsatu ez daitezen. Izan ere, Maria Neira OMEko Osasun Publikoko zuzendariak asteazken honetan Rac-1 irratiari adierazi dionez, botiken hornikuntzarik ezaren egungo egoera “irrazionala eta neurrigabea” da. Neurririk eraginkorrena, gogorarazi duenez, eskuen higiene ona mantentzea da.

Informazio gehiago

COVID-19ren epidemiaren ondorioz Espainian dagoen alarma-egoeraren aurrean, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) hainbat gomendio eman dituzte epidemia garaian hondakinak kudeatzeari buruz. Zehazki, garrantzitsuena COVID-19 birusak infektatutako pertsonak dituzten edo berrogeialdian dauden etxeetan sortutako hondakinei lotutakoa da, eta gainerakoen edukiontzian soilik utzi beharko dira – Itxitura hermetikoa duen poltsa berean –.

Informazio gehiago

ONdakin proiektua 2017an abiarazi zuten Cristina Enea Fundazioak eta Ecoembesek, eta San Markos Mankomunitatearen babesa du.

Informazio gehiago

Hiri-uraren sektorean diharduten erakundeekin bat egiten du, eta haietako ehunkak sinatu duten atxikitze aitorpenarekin, komuna modu egokian erabilia izan dadin sentsibilizatze kanpainak egiteko. Toallatxoak saneamendu-sareak buxatzen dituzte eta ingurumen arazo larriak eta gainkostu ekonomikoak sortzen dituzte, Gipuzkoan urtero 3,5 miloi eurokoak izan daitezkeenak.

Informazio gehiago

Helburua da ontzien % 70 eta etxebizitzetan sortutako hondakin guztien % 60 birziklatzera iristea 2030 urtea baino lehen, Europar Batasunak alor horretan ezarritako tasak betetzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiek gidatzen duten instituzio arteko kanpaina honen hirugarren edizioa da. Kanpainak hondakinen bi kudeatzaile nagusien lankidetza du: Ecovidrio, beirazko ontzien frakzioan (iglu berdea), eta Ecoembes, plastiko, brick eta metalezko ontzien frakzioan (ontzi horia) eta paper zein kartoien frakzioan (ontzi urdina).

Informazio gehiago

Pirineo Atlantikoen, Iruñeko Udalaren eta Cristina Enea Fundazioaren eta Donostiako Udalaren arteko ekimenaren bigarren edizioaren aurkezpena izan da gaur goizean Donostiako portuan. Bertan izan dira erakunde guztietako ordezkariak, bai eta Biarritzeko malandain Balleteko kideak ere.

Informazio gehiago

San Marko Mankomunitateak, Ecoembes-ek eta Ecovidrio-k ekainaren 6an aurkeztuko dute Eskala San Marko ingurumen-sentsibilizaziorako kanpaina San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Eskala San Marko sentsibilizazio-kanpaina berria abiatu dute, bereziki mankomunitatea osatzen duten herrietako jendeari zuzendurik.

Informazio gehiago

Gipuzkoako Aldundiak hitzarmen bat sinatu du ozeanoak babesten dituen "Surfrider España" erakundearekin.

Informazio gehiago

Plastikoaren kutsadurari aurre egiteko erabiltzen diren material biodegradagarrien bideragarritasuna zalantzan jartzen du ikerketa berri batek. Jatorrizko albistea National Geographic-ek argitaratua.

Informazio gehiago

Donostiako Amara Berri eta Intxaurrondo auzoetan aurreko uztailean egin zen edukiontzien berriz jartzearen formula berria bere etekinak eman ditu. Aurreko urtearen amaieran ontzi arinen eta paperen gaikako bilketa %10eko igoera izan zuen 2017ko datuekin konparatuz.

Informazio gehiago

Gaur, abenduak 4, Urnietako Salesiarretan proiektu honen euskarazko emanaldia estreinatu da. Metraje ertaineko film honen helburua gizarteari gure itsasoa jasaten ari den arazoari buruz sensibilizatzea eta herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du arazoa saihesteko.

Informazio gehiago

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea da honakoa, eta horren harira, Emaus kanpaina egiten ari da Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrietan. Beren helburua plastikozko poltsa eta botilen murrizketa da. Izan ere, plastikoen erabileran eragin nahi dute; adituen arabera, 2050 urterako plastiko gehiago egon da itsasoan arrainak baino.

Informazio gehiago

ONdakin proiektuaren baitan ikastetxeen hondakinen gaikako bilketa hobetzea dago. Horretarako geletan, jangelan eta patioetan jartzeko birziklatzeko edukiontziak banatzen dira.

Informazio gehiago

ONdakin proiektuan irakasleei bideratutako baliabideak lortzeko atal bat dago, non irakasleei birziklapenari buruz ikuspuntu ezberdinak landu ditzazketen. kasu honetan, Bizi-birzi galdera jokoa eskaini zaie.

Informazio gehiago

Geroz eta ikastetxe gehiago parte hartzen dute ONdakin proiektuan eta pozgarria da ikasleek egiten dituzten lanak ikustea. Kasu honetan, Arantzazuko Ama ikastetxean egindako gabonetako tailerra jaso dugu.

Informazio gehiago

Haurrentzako zuzendutako ETBko 3Txulo Jokoan saioan birziklapenari buruzko informazioa zabaltzeko atal bat zuzendu dute beraien programa batetan.

Informazio gehiago

2017/10/10 08:00o.

Birziklik kanpaina iritsi da

Ecovidrio eta Ecoembesen datuekin, Sanmarkos Mankomunitateko udalerriak gehien birziklatzen dutenak dira, 24,4 kilo ontzi arin pertsona eta urte bakoitzeko (18,2 kilo Euskadin, 13,2 Espainian), 39 kilo paper eta kartoi (31,6 kilo Euskadin, 15,5 kilo Espainian) eta 35,3 kilo beira, estatu mailan 16,2 izanik.

Informazio gehiago

2017/09/14 08:00o.

Kurtso berria abian da!

Ikastetxe gehienetan hasi dute kurtso berria eta 2017/2018 ikasturtean ONdakin proiektua 28 ikastetxetan abiatuko da.

Informazio gehiago