Cristina Enea Fundazioko teknikari baten bisita jasoko duzue, ikastetxearen egoera ikusi, aholkatu, hezi eta elkarlana burutzeko. Lau fase hauetan bereizten da:
- Elkar ezagutu: Ingurumen teknikariak ikastetxera bisita egingo du hondakinen kudeaketa ezagutzeko eta era pertsonalizatuan laguntza eskaintzeko, ikastetxearen zonalde ezberdinen hobekuntza plan bat eskainiz.
- Abian: Edukiontzi horiak (plastikozko ontziak, brikak eta latak) eta urdinak (papera eta kartoia) banatuko dira. Hauekin batera argibide kartelak banatuko dira erabakitako lekuetan jar daitezen. Aukeran ere beira biltzeko iglu berde bat banatuko da. Irakasleriak eta ikastetxeko beste langileek parte hartu dezaten formakuntza teknikoa eskainiko da, elkarlana eginez birziklapenaren prozesua erraztuz. Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleekin saio didaktikoak garatuko dira eta hainbat material didaktiko eskainiko da beste mailetako ikasleriarentzat. IGEekin (AMPA) jarriko gara harremanetan, nahi izanez gero, hauek ere formakuntza jaso dezaten.
- Jarraipena / Bide-lagun: Ikasturtean zehar ikastetxeek hezitzaile bat edukiko dute eskuragarri, sortzen diren zalantzak argitu ahal izateko.
- Proiektuaren ziurtagiria: Ikasturte amaieran ikastetxearen lanak aintzatetsiko dira diploma baten bidez eta web orrirako zein ikastetxearen publizitaterako balio duen zigilu digitalarekin. Birziklatzearen bidez ingurumena zaintzen duelaren seinale.