Urnietako sailkatze planta

San Markoko Mankomunitateak, ingurumen-kontzientziazioarekin hartutako konpromisoa betez, doan bere instalazioetara bisita gidatuen zerbitzua eta tailer didaktikoa eskaintzen ditu. Tailer didaktikoari buruz, bai instalazioen, bai bilketa-zerbitzuaren ezaugarri berrietara moldatzeko, baita hobetzeko ere aldizka aldatzen da.

Urnietako plantara egiten den bisitan lerro horian (edukiontzi eta esekigailuetan) bildutako materialen bereizte-prozesua erakusten da. Halaber, zatiak (PET, HDPE, LDPE, brika, metal ferrikoa, aluminioa...) nola birzikla daitezkeen azaltzen da, birziklatu ondorengo azpiproduktuak eta produktu manufakturatuak (hala nola ehun-zuntza, alfonbra-zatia, kraft papera, tectan aglomeratua…) erakusteaz gain.)

Metodologia

Bisitak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat dira, baina, beste talde antolatu batzuk ere joan daitezke, edozein prestakuntza-prozesu motatan egonik. Hona hemen bisitaren ezaugarriak:

  • Taldearen gehieneko kopurua: 35 pertsona.
  • Bisitaren iraupena: 60 minutu.
  • Tailer didaktikoaren iraupena: 90 minutu.

Eskaera egiteko, hurrengo galdetegia bete behar da.