2017/09/14 08:00o.

Kurtso berria abian da!

Ikastetxe gehienetan hasi dute kurtso berria eta 2017/2018 ikasturtean ONdakin proiektua 28 ikastetxetan abiatuko da. Proiektu honetako lehenengo ikasturtean 12.500 ikasle gehitu dira gaikako hondakin bilketa egokia egitera. Horretarako ikastetxeetako hainbat puntutan jartzeko edukiontzi ezberdinak banatu dira (jangelarako, gela, pasillo eta patioetarako). Guzti hau aurrera eramateko, garrantzizkoa da irakaslegoaren papera, baita gurasoena ere. Lehenengo hiruhilabetean zehar ikasleentzako saio didaktikoa, irakasleentzako formakuntza tekniko saioak eta, patioan,  gurasoentzako antzerkiak antolatuko dira.