2020/08/19 05:00o.
'Rimping' kateko tailandiar supermerkatu batek plastikozko edukiontzi kopurua murrizteko modu original eta jasangarria eratu du: produktuak platano-hostoetan biltzea.
Chiang Mai tailandiar hiriko inmobiliaria baten Facebook orrialdeak era honetara bilduriko zenbait produkturen argazkiak argitaratu zituen. Irudiok mundu mailako arreta piztu zuten azkar asko eta milaka bider partekatu zituzten ekimena goratuz.
Hala, plastikozko edukiontzi edo poltsa bat erabili ordez, jakiak platano-hosto batean bilduta daude, eta, banbu-zati batez loturik. Hostoa tamainu handikoa da, lodia eta tolesteko oso moldagarria.
Iturria: https://www.abc.es/sociedad/abci-supermercado-sustituye-envases-plastico-hojas-platano-201903281147_noticia.html