2019/05/03 04:00o.

Poltsa biodegradagarriek osorik jarraitzen dute hiru urtez lurperatuta egon ondoren

Poltsa biodegradagarriak nola narriatzen diren jakin nahi izan du azken urte hauetan Richard Thompsonek, bere ibilbidea hondakin plastikoak aztertzen eman dituen itsas-biologo britainiarrak.

2015ean, zenbait poltsa etiketadun lurperatu zituzten berak eta Plymoutheko Unibertsitateko bere gradu-ondoko ikasleek fakultateko lorategian.

Hiru urte geroago, poltsak lurpetik aterata, konturatu dira poltsek beren horretan iraun ez ezik, oraindik bi kilotik gorako pisua garraiatzeko gaitasuna dutela.

«Hiru urteren ondoren poltsetan oraindik ere erosketak garraiatu zitezkeela ikusteak haritu ninduen», adierazi zion National Geographic-i elkarrizketa batean. «Ez zeukaten berriak zirenean zeukaten indar bera, baina ez ziren degradatu neurri adierazgari batean».

Environmental Science & Technology aldizkarian argitaratutako ikerketa honen -gisa honetako lehenengoa- aurkikuntzetako bat baino ez da poltsa biodegradagarrien ezaugarri sutsiezina. Urperatutako, lurperatutako edo airearen eraginpean jarritako bost poltsa motaren narriadura dokumentatu du ikerketak. Thomasek eta bere lantaldeak Plymoutheko saltoki txikizkarietan ematen diren poltsak aztertu zituzten eta ondorioztatu zuten poltsa horietako bakar bat ere -ezta konpostagarriak ere- ez zela nahikoa degradatu hiru urtetan zehar, poltsa konbentzionalekiko ingurumen-abantailak dituztela esateko bezala.

Ikerketak azpimarratzen du «biodegradagarri» hitzak nahastu egin ditzakeela kontsumitzaileak, bai eta lasaitasuna eman ere zaborretara botatzeko ekintza soilarekin poltsak desagertu egingo direla uste badute. Zientzialariek ohartarazten dute kontsumitzaileek uste badute beren zakarrontzian poltsa biodegradagariak utziz arduratsuagoak direla, horrek hutsean utz lezakeela poltsa berriak ekoizteko plastiko konbentzionalak biltzeko esfortzua. Poltsa biodegradagarrien gehigarri kimikoek nahasketa kutsa dezakete eta erabilgaitz bilakatu.

«Autosuntsiketa funtzioa duten poltsak baldin badaude, birziklatzaileak ez ditu bestelako poltsekin nahastu nahi», adierazi zuen Thompsonek. «Material ezagunak eta koherenteak behar dituzte. Arazoa da nola bereizi plastiko biodegradagarriak eta konbentzionalak. Nola libratuko da beraietaz kontsumitzailea?».


Jatorrizko albistea eta irudia National Geographic-ek argitaratua. Jarraitu jatorrizkoa irakurtzen hemen.