Berriak

2026/6/9

Sendatze komunitarioko praktikei, lurraldeari eta ongizate kolektiboari buruzko elkarrizketak

Entretejidas/Sareginak proiektuaren esparruan, jardunaldi honek sendatze komunitarioko pedagogien inguruko topagune bat proposatzen du. Izen-emateak hemen.


Ekitaldian hainbat esperientzia bilduko dira, kosmobisio desberdinetatik abiatuta, helburu komun bat partekatzen dutenak: pertsonak eta komunitateak lurraldearekin berriz konektatzea. Basoko bainuen eta herri indigenetako feminismoetatik abiatutako sendatze komunitarioko prozesuen arteko elkarrizketaren bidez, hausnarketa partekaturako espazio bat irekiko da.

Jardunaldian hitzaldiak eta parte-hartzaileekin elkarrizketa irekia uztartuko dira, Verónica Álvarezek (NARE – Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programa) dinamizatuta.

Parte-hartzaileak:
Sara Álvarez — Terapeuta maya K’iche’
Angélica Padilla — Zehar-Errefuxiatuekin teknikaria
Violeta Torán — Basoko Bainuen Gidaria

šŸ“Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea
šŸ“…Data: Ekainaren 13 2026
šŸ•š Ordua: 11:00–13:00