'Hemen Urumea' programazioaren barruan, datorren asteburuan bi irteera programatuko dira Urumea ibaiaren inguruak eta Añarbeko presa ezagutzeko. Izen emateak zabalik hemen.
Maiatzaren 16 eta 17ko asteburuan, herritarrek Cristina Enea Fundazioak antolatutako irteerak egiteko aukera izango dute, alde batetik, Urumea ibaiaren inguruko ingurumen-aberastasuna ezagutzeko, eta, bestetik, Añarbeko presaren ingurunea eta funtzionamendua ezagutzeko. Bi irteerak Hemen Urumea ekimenaren barruan kokatzen dira.
Lehenengo bisitan, Donostiako ardatz egituratzailea den Urumea ibaia gehiago ezagutzeko aukera izango dugu. Urumearen ibarrean jarritako panel didaktikoak aprobetxatuz, alderdi esanguratsu eta ezezagunenetan sakonduko dugu, hala nola, lanbideetan, bizimoduetan, baserrietan eta Urumean oinarritutako beste bitxikeria batzuetan, oinez ibilbide atsegin bat egiten dugun bitartean. Ibilbidea 3 kilometro luze da gutxi gorabehera, eta Urumearen mendebaldeko erriberan zehar igarotzen da. Ibilbide irisgarri gisa diseinatuta dago, ia laua, eta ibilbideko uren jario barearekin batera igarotzen da. Mota guztietako publikoarentzat diseinatu da, bertakoentzat zein bisitarientzat, eta 8 informazio-panelen bidez, dibulgazio-eduki ilustratuak eskaintzen ditu, ibai-sistemaren beraren iraganeko eta orainaldiko irudiekin.
Irteera hauek maiatzaren 16an (larunbata) izango dira, 10:30ean (euskaraz) eta 12:00etan (gaztelaniaz).
Bisita Añarbeko urtegira eta bere inguru ederrera
Bestalde, maiatzaren 17an, igandea, Añarbeko urtegira eta bere inguru ederrera izango da irteera. Bisita honetan Gipuzkoako biztanleriaren % 44 urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten diren maniobrak ezagutuko ditugu. Azpiegitura horiek klima-aldaketaren ondorioei nola aurre egiten dieten jakingo dugu, arro hidrografikoa kontserbatuz urhornidurako sistema horien erresilientzia handitzeko. Gainera, bertatik bertara gozatu ahal izango dugu bertako ingurune ederraz, eta hobeto ezagutu ahal izango dugu natura- eta paisaia-balio handiko espazio hori. Añarbeko Urak-ekin lankidetzan antolatutako jarduera.
Irteera, gaztelaniaz, autobusez abiatuko da Renfeko Norteko geltokiaren aurreko markesinatik, 10:00etan.
Irteera guztietarako izen-emateak esteka honen bidez egin behar dira.