Berriak

2026/2/24

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak, Kalapie elkartearen eskutik

Kalapiek interesa duten guztiei jakinarazten die badaudela jada 2026ko bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroetarako datak. Ikastaroak helduentzat dira, bai inoiz ikasteko aukerarik izan ez dutenentzat, zein bizikleta erabiltzeari aspaldi utzi zioten, erabilera ahaztu eta erraztasuna eta segurtasuna berreskuratzeko leku mugatu bat behar duten pertsonentzat.

Mailak: Bi maila antolatuko dira.

  • 1 maila, hasiberria: Bizikletan inoiz ibili ez direnentzat edo pedaleatzen ez dakitenentzat
  • 2 maila: Pedaletatzeko gai direnentzat baina trebezia falta dutenentzat bakarrik ibiltzeko

Iraupena: Ikastaro bakoitzak ordu eta erdiko 4 saio ditu.

Datak: Ikastaroak data hauetan egingo dira:

  • Martxoa ikastaroa: martxoak 7 larunbata, 8 igandea eta 14 larunbata eta 15 igandea (1 maila: 10:00 – 11:30; 2 maila: 12:00 – 13:30).
  • Ekaina ikastaroa: Ekainak 1 astelehena, 3 asteazkena, 12 astelehena eta 14 asteazkena maiatza (1 maila: 17:30 – 19:00; 2 maila: 19:15 – 20:45).
  • Iraila-urri ikasturtea: irailaren 26 larunbata, 27 igandea eta urriaren 3 larunbata eta 4 igandea (1 maila: 10:00 – 11:30; 2 maila: 12:00 – 13:30).

*Ezin izanez gero egun guztietan parte hartu ez gelditu parte hartu gabe. Jarri Kalapie elkartearekin harremanetan eta kasu bakoitza aztertuko da. 

Bizikleta: Bizikleta tolesgarriak daude eskuragarri, ikasteko bereziki egokiak, behar dutenentzat. Hala ere, bakoitzak bere bizikleta ekar dezala gomendatzen da. Behar dutenentzat kaskoak ere egongo dira.

Lekua: Kalkutako Teresa plaza. (Lehenengo txandarako bizikletak behar dituzten pertsonak 15 minutu lehenago joan beharko dira lokalera, Iparragirre 8 kalean, bizikleta jasotzera, eta denok batera joango dira Kalkutako Teresa plazara; bizikletak behar duten bigarren txandako pertsonek lokalera bueltan bizikletak eramaten lagundu beharko dute).

Beste datu batzuk: Ikastaro hauetarako, elkarteak AKren (“Seguro RC”) eta partaideen kalte pertsonalen asegurua dauka.

Izen-ematea: Ikastaroko izen-emateak 15 € balio du. Transferentzia egiteko datuak:

  • Kutxabank ES98 2095 5001 01 1061841309
  • Euskadiko Kutxa ES33 3035 0075 42 0751030291
  • Kontzeptua: Aprender+izen-abizenak

Ordainketa egin ostean bidali datuak formulario honen bidez: Izen-emate galdetegia.

*Ikastaroa dohakoa da bazkideentzat (bazkide egiteko sakatu hemen)

**Kasu berezietarako deskontua egiteko aukera. Jarri Kalapie elkartearekin harremanetan. 

Zalantzak: Edozein gauza argitzeko harreman helbide eta telefonoak hauek dira [email protected] edo 629271481 (WhatsApp bidez edozein unetan eta deiak astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara, eta astelehenetan 17:00etatik 19:00etara).