Saretuzek trivial bat jarriko du martxan abenduaren 5etik 18ra bitartean, Eguberrietako kontsumo-ereduei buruz hausnartzeko gonbidapena eginez. Parte hartzen duten guztien artean 100 euroko 10 bonu zozkatuko dira, Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzaileko Sareko dendetan erabiltzeko.
Eguberri garaian kontsumismoak indarra hartzen jarraitzen duen honetan, Saretuzek —Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzailearen Sarea— gizarteari bestelako proposamen bat egiten dio: trivial bat, webgunean eskuragarri, zaintzei, kontsumoari eta energiari buruzko 12 galderako erronka planteatzen duena.
Ekimenaren helburua da agerian uztea oraindik ere beharrezkoak direla aldaketa estrukturalak, kolektiboak eta pertsonalak, gizarte-antolaketan zaintzak erdigunean jarriko dituen eta kontsumo arduratsuago eta eraldatzaileagoa bultzatuko duen ikuspegia sendotzeko.
Triviala egiten duten pertsona guztiek parte hartuko dute 100 euroko 10 bonuren zozketan. Bonu horiek Saretuz mapako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzaileko Sareko saltokietan trukatu ahal izango dira.
Zozketa abenduaren 19an egingo da, eta emaitzak Saretuzen Instagram profilean argitaratuko dira. Irabazleek urtarrilaren 14ra arte izango dute bonua erabiltzeko aukera.
Ekimen honen bidez, Saretuzek berresten du Eguberri garaian areagotzen den gehiegizko kontsumoaren aurrean kontsumo bidezkoagoa, jasangarriagoa eta zaintza-ikuspegiaren ardatzean oinarritutakoa bultzatzeko konpromisoa, Donostiako merkatari txikien sarea sendotuz eta kontsumo eraldatzaileak dituen irizpideak aintzat hartuz.
Informazio gehiago: www.saretuz.eus.