Informazio praktikoa
Informazio praktikoa

Ulia Interpretazio Zentroa, Ulia bezalako leku berezi eta enblematikoa ezagutzera emateko balio du, bere ingurune fisiko, natural eta historikoan sakonduz.

Interpretazio zentroak jarduera didaktiko eta kulturalez beteriko egitaraua du, tailer didaktikoekin, Uliatik zehar antolatutako ibilbideekin, zentrotik bertatik eginiko bisita gidatuekin, proiekzioekin, behin-behineko erakusketekin… Horiek guztiek, diseinuan parte hartu duten talde ekologista, kultural eta sozial ezberdinen ekarpenak bildu dituzte. Era berean, elementu ezberdinak manipulatuz eta eurekin elkar-eraginez, Uliako elementu bereizgarrienetara gerturatzea ahalbidetuko duen erakusketa iraunkorra ere bada bertan. Laburbilduz, Ulia Interpretazio Zentroak ondorengo gai-esparruak lantzen ditu: Uliako ingurune fisikoa, haitzak eta lurrak; fauna eta flora; itsas-ekosistemak; historia, ondarea eta paisaiaren eraldaketa kulturala.

Aipaturiko esparruak lantzeko, zentroak baliabide didaktiko hauek ditu: 

  • Erakusketa iraunkorrerako gela
  • Hitzaldiak eskaintzeko erabilera anitzeko gela
  • Tailer didaktikoei eskainitako gela

Era berean, zentroak baratze ekologikoa ere badu ondoan, uren birziklaketa erraztuko duen sistemaz hornitua, bai eta hainbat konpostagailu ere, non tailer esperimentalak burutuko diren. Gainera, baratzetik gertu, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean eraikitako putzu artifizial bat dago, hezeguneei lotutako ekosistemetan bizi den fauna eta flora sustatzeko, bai eta ikastetxeetako ikasleekin eta Interpretazio Zentroa bisitatzen dutern pertsonekin jarduera didaktikoak egiteko.

Sarrera doakoa da.

Helbidea eta harremanak:
Ulia pasealekua 311
20013 Donostia

T: 629 11 78 93
E: [email protected]
Fb: Ulia Interpretazio Zentroa

Ordutegia

Udako ordutegia (ekainaren 21etik irailaren 11ra): asteartetik igandera 11:00-14:00 / 16:00-19:00

Neguko ordutegia (irailaren 12tik ekainaren 20ra): larunbat eta igandetan 11:00-14:00