Urgulleko Natur Txokoa
Informazio praktikoa

Urgullen, Gobernadorearen Baterian dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez.

Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatzen dira Aste Santuan eta udako hileetan.

Helbidea eta harremanak:
Gobernadorearen bateria, Urgull
T. 943 453 526
E: [email protected]

Ordutegia:
2024ko udako oporraldian Natur Txokoa egunero egongo da irekita, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, ondorengo ordutegian: 11:00-14:00 / 16:00-19:00

Kontsultatu jarduerak hemen eta eskuratu eskuorria jarraian.

Urgull mendiko ibilbideak

Urgull mendia aberastasun handia duen gunea da, bai naturaren eta ingurumenaren aldetik, bai eta historiaren eta kulturaren ikuspegitik ere. Hiriari estuki lotuta dagoen mendi honek beti eskaintzen dizkio bisitariari harritzeko arrazoiak eta hemendik, mendian barrena egiteko bi ibilbide proposatu nahi dizkizegu. Bertako xehetasunak jarraituz, Urgulleko txoko ezkutuenak, natur elementu berezienak eta gune hainbat historikorekin egingo duzu topo.

Gaztelubide ibilbidea
Gaztelubide ibilbidea
Oteiza ibilbidea
Oteiza ibilbidea
Orientazio zirkuituak

Mendiak zerbait eskaintzen badu, aire zabalean eta naturarekin harreman zuzenean gozatzeko aukera da; gure inguruko isiltasuna, koloreak, soinuak eta txoko galduak bizitzea eta esperimentatzea. Urgullera hirigunetik modu errazean hurbil gaitezke, historiaz eta ingurumen-aberastasunez betetako eremu batean murgiltzeko. Itsasoarekin kontaktuan dagoen mendi bat, bere bide eta bidexka ugariak zeharkatzera gonbidatzen gaituena.

Cristina Enea Fundaziotik Urgull mendiko txokorik bereizgarrienak ezagutzeko eta bisitatzeko aukera eskaintzen dizuegu, orientatzen jakin beharreko hiru ibilbideren bidez; GOT. Gipuzkoako Orientazio Taldearekin elkarlanean diseinatutako hiru ibilbide hauei esker orientazioaren kirola ezagutzeko eta gauzatzeko aukera emango dizuegu.

Zailtasun desberdineko hiru ibilbide dira, eta horietan hainbat baliza bilatu beharko dituzue, ibilbidea bete arte. Balizak aurkitu ondoren, hemen beheko loturetara joan besterik ez duzue egin behar, ibilbidea arrakastaz egitea lortu duzuen jakiteko.

Hiru ibilien planoak deskarga ditzakezue hemendik, eta bideoan oinarrizko nozioak eta orientazioaren kirolean hasteko aholkuak azalduko dizkizuegu. Eta gogoratu:

  • Mendian arduraz jokatu
  • Animaliak eta landareak errespetatu
  • Ez utzi hondakinik, eta saiatu bidean aurkitzen dituzunak jasotzen
  • Gozatu naturaz
Zirkuituak
Orientazioan hasteko oinarrizko azalpenak

Urgulleko altxorraren bila

1813an, alde zaharreko neskato batek, Karmele Goienetxek, Urgull mendiko tokiren batean ezkutatu zuen bere altxorrik maiteena, Donostiatik alde egin baino lehen, gerra eta hiriaren erreketa saihestuz. Orain, Karmelek etorkizuneko belaunaldiei idatzitako plano eta gutun bati esker, altxor hori non ezkutatzen den badakigu. Dokumentuan aurkituko ditugun arrastoak eta probak jarraitu besterik ez dugu egin behar.

Urgulleko altxorraren bila