Birziklatzea lan erraza dela dirudi: papera edukiontzi urdinera, beira berdera eta ontziak horira. Baina ez da hain erraza, eta askotan hondakinak dagokien edukiontzian bota beharrean oker uzten ditugu.
Borondate ona badago, baina benetan ondo birziklatu nahi badugu, urrats bat harago joan behar da eta gauzak behar bezala egiten ikasi.
Zure aztarna ekologikoa murriztu eta etxeko jasangarritasunean aditu bihurtu nahi baduzu, adi. Jarraian, birziklatzerakoan denok egiten ditugun bost akats azalduko dizkizugu. Agian ez dituzu guztiak egiten, baina litekeena da horietakoren bat bai. Beraz, erne ibili, ez baitugu B planetarik!
Informazio gehiago