Gaur osteguna, maiatzaren 21, arratsaldeko 19:00etan, 'Urumeako Atlas Emozionala' argitalpena aurkeztuko da San Telmo Museoan, Elena Odriozolaren ilustrazioez aberastutako edizio zaindua. Bertan, herritarrek Urumea ibaiarekin dituzten bizipen, esperientzia eta emozioekin lotzen dituzten hamar gai nagusiak jorratzen dira. Ekitaldi librea eta doakoa, lekua bete arte.
2024az geroztik, Urumeako Atlas Emozionala proiektuak herritarrek Urumea ibaiarekin lotzen dituzten emozioei eta bizipenei buruzko informazioa bildu du, inkesten, lantaldeen eta tailerren bidez. Orain, material guztia eta jasotako iritziak aztertu ondoren, 10 gai errepikatuenak identifikatu dira, eta horiekin batera gaur San Telmo Museoan aurkeztuko den argitalpen zaindua argitaratu da.
Argitalpenak 10 liburutxo ditu, bat landutako gai bakoitzeko. Historia, ondare eta kultura herrikoiarekin lotutako kontzeptuak, lanbide tradizionalak edo aisialdia, eta Urumearen ertzetako bizitza dira gehien errepikatu direnak, orain argitalpen honetan jasotzen direnak, María José Noain Maurak (Los Viajes de Aspasia) eta Helga Massetani Piemontek (Bitamine) dinamizatu eta Cristina Enea Fundazioak bultzatutako proiektuari esker.
Argitalpenaren liburutxo bakoitza Elena Odriozolaren ilustrazioekin aberastuta dago, eta honako gai hauek jorratzen dira:
1.- Donostia: Fenixa
2.- Bizitza ibaiertzeko baserrian
3.- Uretako lana
4.- Fruta debekatutik jainkoen edari izatera
5.- Bandera-zintak eta faroltxoak
6.- Bizkarrezurrak
7.- Arraunkadaz
8.- Jarduera industriala ertzetan
9.- Artez beteriko ibilgua
10.- Itsasora iritsiera
Argitalpena San Telmo Museoan, Bitamineren online dendan eta Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean eskuratu ahal izango da, 25 euroko prezioan.