Zabalik daude 2028an Europako hurrengo Hiriburu Berdea bilatzeko eta Europako Orri Berdea saria emateko deialdiak. Jatorrizko albistea: udalsarea2030.eus.
Ingurumen-estandar altuak lortzeko ibilbide iraunkorrak dituzten hiriak identifikatu eta publikoki aintzatesteko, Europako Batzordeak Europako Hiriburu Berdea izateko eta Europako Orri Berdea (European Green Leaf) saria jasotzeko deialdiak ireki ditu, 2028rako.
Deialdi horien helburua hiriek dituzten egungo helburuak areagotzera eta bizkortzera bultzatzea da, ingurumen-hobekuntza eta garapen jasangarria areagotzeko helburu handiagoak lortzeko konpromisoa hartuz. Herritarren parte hartzea sustatzea aldaketak onartzeko, beste hiritar batzuk inspiratzeko eta jardunbide egokiak beste Europako hiri batzuetan bultzatuz, beste jomuga bat da.
Alde batetik, 2028an hurrengo European Green Capital-a izateko deialdia 100.000 biztanletik gorako hirientzat irekita dago. Irabazleak, aintzatespenaz gain, 600.000 euroko saria jasoko du. Bestalde, 20.000 eta 100.000 biztanle arteko hiriek 2028ko European Green Leaf saria jaso dezakete. Kasu honetan, bi hiri irabazle egongo dira, 200.000 euroko saria jasoko dutenak.
Hurrengo hilabeteak mugarriz beteta egongo dira hurrengo Europako Hiriburu Berdea eta hurrengo Europako Orri Berdea zehazteko. Otsailean, online tailer bat egongo da parte hartu nahi dutenentzat, non proposamen on bat nola egin erakutsiko den. Aurkeztutako eskabideen ebaluazioa maiatza eta ekaina bitartean egingo da, eta uztailean iragarriko dira hautatutakoak. Horiek urrian aurkeztuko dute beren hautagaitza epaimahaiaren aurrean, eta hilabete horretan bertan egingo dute sari-banaketa, Guimarãesen, Portugalen.
Deialdia 2026ko apirilaren 1era arte egongo da zabalik.
Informazio guztia hemen.