Berriak

2025/3/4 Haziera

Haziak ugaltzeko tailer praktikoa

Hazi onak lortzeko hainbat gauza hartu behar dira kontuan, bai eta erreprodukzioa errazteko gure baratzean nekazal-jarduerak pixkat eraldatu ere. Horretarako, ezinbestekoa da agroekologiaren oinarriak eta xehetasunak ezagutzea. Tailer honetan teknika egokiak eta kalitatezko haziak lortzeko jarraitu beharreko irizpideak ikasiko ditugu.

Cristina Enea Fundaziotik antolatu diren bi saioak, Haziera ekimenaren baitan kokatuak, Cristina Enean bertan (asteartea, martxoaren 11, 16:30ean) eta Uliako lore-baratzeetan (asteartea, martxoaren 18a, 17:00etan) izango dira.

Parte hartzeko izena eman beharra dago hemengo lotura honetan.

Jardueraren arduradunek adierazi dutenez, tailerrak «edonori zuzenduta daude, eskarmentua dutenei eta ez dutenei, asmoa denon artean eta giro atseginean, oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta barneratzea baita, ondoren, nork bere etxean ere praktikan jarri ahal izateko ezaguera horiek».