Haziera ekimenak bere urteroko jarduera-programazioari ekingo dio datorren otsailaren 18an, Hernaniko Karabeleko etxalde agroekologikoan antolatu duen tailer batekin. Urtero bezala, baratzeko hazitegia egiten ikasteko jarduera teoriko/praktikoa izango da, eta Karabelekoko lankideen laguntza eta azalpenak jasoko dituzte bertaratutakoek.
Haziera ekimeneko arduradun Marc Badalek azaldu duenez, «jardueran haziak nola erein ikasiko dugu, bai eta landare txikiak nola zaindu ere, beren lehenengo faseetan». Tailerra praktikoa izango da, nahiz eta zenbait kontzeptu teorikoak ere azalduko diren, jardueran zehar.
Jarduera interesa duen edonori zuzenduta dago, baratzea duten lagunei zuzenduta dagoen arren. Badalen esanetan, «jarduera hau oso egokia da zalantzak mahai gainean jartzeko, adituei galderak egiteko eta denon artean, praktikaren bitartez, landare hain txikiak nola manipulatu behar diren ezagutzeko».
Jarduera doakoa da baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, hemen.