Udaberriarekin batera natura esnatu egin da eta gertu ala urruti, gora ala behera, ezker edo eskuin... begiratzen dugun lekura begiratzen dugula kolore, forma eta tamaina desberdinetako bitxikeriak aurkituko ditugu. Begiratzen jakitea besterik ez dago! Jantzi zuen artista-naturzale betaurrekoak eta zatozte Uliako biztanle bereziei buruzko bitxikeriak ezagutzera!
Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa
> Apirilak 2 [+5 urte]
Oasi bat basoan?: Denok dakigu oasiak basamortuetan daudela baina Ulian badugu oasi berezi bat. Norentzat ote da? Pista bat: gure baso eta larreetako bitxi hegalarientzat. Zatoz gurekin oasia kolorez betetzera eta eraman udaberri kutsua zurekin!
> Apirilak 3 [+6 urte]
Altxorren saskia: Menditik goazenean askotan aurkitzen ditugu altxorrak, luma bat, harri berezi bat, hezurtxo bat... Artisau txikientzako tailer honetan horiek guztiak gordetzeko saski propioa eraikiko dugu zume adarrak erabiliz eta batek daki, agian topatuko dugu gure inguruan barruan gordetzeko altxorren bat!
> Apirilak 4 [+8 urte]
Feltrozko bizilagunak: Ulian mota guztietako bizilagunak ditugu, loreak, intsektuak, hegaztiak zuhaitzak eta denak batera bizi dira orekan gure inguruan ekosistema bat osatzen dutelarik. Feltroak aukera paregabea ematen digu horiek guztiak irudikatu eta gure gela apaintzeko zintzilikari politak egiteko.
> Apirilak 5 [+5 urte]
Uliako animaliak jolasean: Animatzen al zarete zuen jolas propioa egitera? Batzuetan ez dugu gauza handirik behar... ingurura begiratu eta erraza izango zaigu inspirazioa aurkitzea! Oraingo honetan Uliako animaliak jarriko ditugu jolasean. Animatzen zara?
> Apirilak 6 [+5 urte]
Yukiren bisita: askotan beste herrialdeetako hiri eta paisaiek liluratzen gaituzte baina ba al ditugu gure inguruan liluratzeko arrazoiak? Yuki Suzukiren bisita jasoko dugu eta bere begirada berezi bezain xelebrearen bitartez Ulia merezi duen bezala maitatzen eta errespetatzen ikasiko dugu.
Izen-emateak hemen.