Urgullen dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatuko dira egunero. Ikusi egitaraua!
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 16:30>18:30
Larunbata eta igandeak: 11:00>13:30
Ondoren zehazten diren jarduera bereziak astearte eta asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 17:00etan.
> Apirilak 15 - Poltsikoko baratzeak [6-10 urte]
Hiriko nekazari afizionatu txiki bihurtuko gara tailer honetan. Nekazaritzari buruzko zenbait kezka argitu eta etxeko balkoi eta terrazak hiriko baratze txikiak bihurtu daitezen ideiak emango dizkizugu. Modu honetan, lurrarengana gerturatzeko eta naturaren zikloak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu.
> Apirilak 16 - Airearekin jolasean [6-10 urte]
Jarduera honetan airea zer den eta bere garrantziaz jabetzea bilatzen dugu saiakera eta esperimentu desberdinen bidez. Airearekin jolasteko aukera ere izango dugu baita ere, koloretako parakaidas handi bat erabiliz eta airez betetako puxikekin. Tailerrari amaiera emateko plastikozko boltsak berrerabiliz kometa dotore bat egiteko aukera izango dute familiek elkarrekin.
> Apirilak 22 - Maren, Urgulleko zaindaria [4-7 urte]
Maren Andoin Vaqueriza donostiar peto petoa da, arrain arima duela esaten du itsasoa izugarri maite duelako, horregatik ez du Donostiako kaia baino leku hoberik imajinatzen bizitzeko! Bere zainetan gazia daraman neska honek, baxurako arrantzaleen alaba eta Santa Klara uharteko farozainaren iloba denak, bere familiaren abenturak kontatuko dizkigu Urgullen, bere mendirik gustukoenean, egingo dugun paseoan.
> Apirilak 23 - Piraten altxoarren bila [4-7 urte]
Orain dela urte asko eta asko pirata abenturazale bat iritsi zen Urgull mendira bere etsaiengandik ihes egiten. Bere tripulazioarekin batera mendi eder honetan babestea erabaki zuen, eta bertan, baso eta arroken artean, bizileku lasaia aurkitu zuen. Kondairak dio Itsaso Motots Urdin kapitain piratak bere altxorrik handiena hemen ezkutatu zuela. Bilatuko al dugu elkarrekin?
> Gainontzeko egunetan: Zaharrak berri, berrerabili! eta Artistak naturan (Natur Txokoaren irekiera ordutegiaren barruan)
Atera barruan duzun artista sen hori eta zatoz Natur Txokora eskuekin lan egitera. Material naturalak eta berziklatutako elementuak erabiliko ditugu jostailu eta artelan desberdinak egiteko. Natur Txokoa leku ezin aproposagoa da inspirazioa bilatu eta sortzeko. Bertan, behar dezun material guztia izango duzu zure erritmora eskulanetan ibiltzeko.