Erakusketa honen bigarren zatia Erdialdeko Amerikako (Mexiko, Honduras eta Guatemala) Giza Eskubideen eta Naturaren 3 urraketa kasuen ikerketan oinarritzen da. Horrela, meatzaritzaren, deforestazioaren eta kutsaduraren aurrean Lurra eta Lurraldea defendatzeko herri indigenen erresistentziak erakusten dira. Borroka inspiratzaileak dira, eta, bizi ditugun hainbat krisien aurrean, gure bizimodua birplanteatzera eta beste herri batzuekin eta datozen belaunaldiekin benetan justua eta jasangarria izango den eredu baterako trantsizioa aldarrikatzera gonbidatzen gaituzte.